Albistea entzun

Literatura. 'BESTE NORBAITEN ZAPATAK'

Kaleidoskopioa

Bixente Serrano Izko -

2012ko maiatzak 13

Egilea: Garazi Kamio.

Argitaletxea: Elkar.

Z ortzi ipuin bildu ditu Garazi Kamiok bere lehen liburu honetan. Begirada sotila, detaileetatik haratagoko ilun-argiei erreparatzeko gai, eguneroko edo memento berezietako bizikizunetan janzten ditugun «betaurreko zikinen atzeko kaleidoskopioa» irakurleari erakusteko gai. Kaleidoskopio horretan destolesten zaigun bizitza kolore-tonu askotako eta mugikorrean, irakurleak, agian, espero eginen luke liburuari titulu ematen dion ipuineko kontua izatea bildumaren muina, bilduma osoa zeharkatzen eta tindatzen duen arima, izpiritua. Alta, irakurle honen ustez, Panenka kontakizun guztiz metaforikoak islatzen digu Garazi Kamiok bizitzari luzatzen dion begiradaren tonua: Panenka futbolari ohiaren estiloko penaltiz beteriko bizitza da gurea, guk ederki ikusi nola sartzen dizkigun golak geldo-geldo, baina baloia geldiarazteko ezinean gaudela.

Nessun Dorma-n, bikote baten bizitza luzea frustrazio bihurtu zaio emazteari, eta lurrean etzanik biak, mugitu ezinean, oraindik ere gizonak bere baldintzak jartzen dizkio bizikide emakumezkoari. Matematika-n, Maslow psikologoaren piramidea, auto-errealizazioaren (zoriontasunaren) mailak begietaratzen dizkiguna, gure pultsio kontsumistak piztu eta betetzeko mailaketa begietaratzera pasatu da, gure bizitza betiere erdipurdiko mailetatik gora ezin igo arren. Long Journey Home-n, dispertsioko euskal presoak ikustera eginiko bidaia luze eta aspergarria da, eta joatekoa bezain luze eta aspergarri antzeman egiten da bueltakoa, etxerakoa, presoaren askapenerakoa izanik ere oraingo honetan. 325-ean, ama batek bere alaba gaixoaz ospitalean duen ardura, urduri eta medikuak presionatuz gaixotasuna lehen baino lehen diagnostikatu eta hari erremediorik bilatzera, baina amak berak horretaz ezer jakin aurretik medikatuko du alaba, «urtebete lehenago bere aitarenak izandako pilulak» irentsaraziz: azken finean, «amatxok medikuek baino hobeto zainduko zaitu eta»; alaba zainduko al du hobeto horrela, ala bere burua amak?... Argazkia-n, estetikaren pasioa hilkutxako zenduarenaz absurdoraino eramana. Beste norbaiten zapatak-en, langabezian tarteka eta era programatuan bizi behar duen baten egitasmoen zerrendan, frankismo garaietatik hona datorren memoria historiko baten freskatze lanean ikusten du bere burua protagonistak, baina freskatu ez, galdu beharreko memoriarekin egiten du topo.

Golak eta golak, bizitzak sartzen dizkigunak behin eta berriz, baina espanturik gabe ikusitakoak. Ipuin bakoitza metafora bat da, eta bilduma osoa kaleidoskopio baten antzeko aniztasunaren isla, bai koloreetan bai pertsonaien kokapenetan. Estilo zuzena, soila, dramatismo berezirik gabea, efikaza. Bizitzari buruzko epaia, Garazi Kamiorena, kontakizunen traman, istorioetan, metafora horietan dago, sen puruko narraziogile bati dagokion bezala, bere betaurreko zikinen atzetik zorrozki ikusten duena kontatzen du eta kito. Istorioetan barna eramaten gaitu gustura joateko moduan, eta zapore berezi batekin geldituko da betiere irakurlea, mihi-puntak ezpainak igurtziz, zapore bakoitza identifikatu nahian, ipuin bakoitzak irakurketa anitz dituela sumatuz. Neuk goian apuntatuak ez dira irakurketa posible bakarrak. Aipatu gabe utzi dudan ipuina, Gerizpeko panpinak alegia, izan ezik, amaierako sorpresa guztiz ezustekoa duena —eta alde horretatik agian bildumaren tonuaz kanpoago gelditzen dena—, bertze guztiak, zeinek bere sorpresa xume, sotil eta nahikoa duten amaieran, oso egokiak narrazioen estilorako.

Nire ongietorri beroa Garazi Kamio ipuinlari berri honi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritarren mezu guztiak binilo batean eta MP3 batean jaso dituzte, eta kapsulan sartu, postalekin eta bi sortzaileen <em>selfie</em> batekin. ©ANDRES ETA MANOLO

Geroari orainalditik hizketan

Ainhoa Sarasola

'Ostempo Nuna' proiektuan, Imanol Espinazok eta Ander Fernandezek denborazko soinu kapsula batean bildu dituzte jendearen mezuak. Bidasoko uretan sartuko dute, bihar
Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, atzo, Iruñeko Laba aretoan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Mozorroak gardenak zaizkie

Uxue Rey Gorraiz

Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsoaren eta fikzioaren mugez solastatu dira Iruñeko Laba aretoan antolaturiko mahai inguruan, Kalakak literatur zikloaren parte. Besteak beste, bertsolariek sakon gogoetatu dute sinesgarritasunaz. Dudak azaldu dituzte «azal batzuetatik» kantatzeko zilegitasunari buruz.

 ©JON URBE / @FOKU

«Orkestrak etxean egin duen lanaren ondorio da nazioartean egindako bira»

Miren Mujika Telleria

Arrakastatsua izan da Euskadiko Orkestraren 2022-2023ko denboraldia, eta halakoa izan dadin prestatu dute datorrena ere, sona handiko zuzendari eta musikariak izango baitituzte lagun.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.