Hiru itzuli handiak irabazi ditu Van Vleutenek

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Evenepoelena balentria izan bada, Annemiek van Vleutenena (Movistar) deskribatzeko ez dago hitzik. Bakarrarekin nahikoa ez, eta hiru itzuli handiak irabazi ditu 2022an: Giroa, Tourra eta Vuelta. Hori lortzen duen lehenengo txirrindularia da 39 urteko herbeheretarra, eta bost etapa garaipen ere lortu ditu hiru lasterketetan. Baina Van Vleutenek ere ez du denboraldia horrekin amaituko.

Ortzadar maillota da Movistarreko txirrindulariaren hurrengo helburua, eta, bakarrarekin nahikoa ez, eta bietan lehiatuko da: erlojupekoan eta errepidekoan.«Lasai noa Munduko Txapelketara. Ziur nago orain arte erakutsitako mailari euts diezaiokedala», esan zuen Vuelta irabazi berritan. Van Vleuten hiru aldiz izan da munduko txapeldun: bitan erlojuaren aurkako saioan, eta behin errepidekoan.

Herbehereetakoak datorren denboraldian hartuko du erretiroa. Egun, hiru Giro, bi Vuelta eta Tour bat ditu garaipen zerrendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.