Albistea entzun

Berriz ere gorenean

Jon Rahmek urteko hirugarren titulua irabazi du: Genesis Invitational. Scottie Scheffler eta Rory McIlroy aurreratu ditu lehen postua lortzeko
<b>Jon Rahm igandean, Genesis Invitational lehiaketan.</b>
Jon Rahm igandean, Genesis Invitational lehiaketan. CAROLINE BREHMAN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko otsailak 21

Hiru titulu 2023an eta bost azken lau hilabeteetan. Sekulako emaitzak lortzen ari da Jon Rham (Barrika, Bizkaia, 1994), eta munduko sailkapeneko lehen postura itzuli da, bosgarren aldiz, igandean Genesisen irabazi ostean. Hawaiiko Sentry eta La Quintako American Express txapelketak irabazita iritsi da barrikarra Los Angelesera, eta, han, gorenera iritsi da kolpez kolpe. Scottie Schefflerrek lehen postua kendu eta 11 hilabetera berreskuratu du lehen postua Jon Rahmek. PGA Tourreko hamargarren garaipena du igandean lortutakoa.

Sufrituta irabazi zuen azkenean. Max Homak egun aparta izan zuen, eta hortzak estutu behar izan zituen Rahmek. Kaliforniarrak aurre hartu zion barrikarrari bost zulo falta zirenean, eta Patrick Cantlayk ere lortu zuen pixkanaka aurreko biei gerturatzea. Ordura arte ez zuen askorik gozatu Rahmek, baina une zailetan erakusten dute beren balioa izar handiek, eta orduantxe egin zuen diz-diz Rahmek, garaipena eskuratu arte.

2023. urteari hasiera bikaina eman dio Rahmek, hirugarren txapelketa irabazita. Hirugarren postuan zegoen munduko sailkapenean, eta garaipen honekin Scottie Scheffler estatubatuarra eta Rory McIlroy iparrirlandarra aurreratu ditu, atzo arte sailkapeneko lehena eta bigarrena hurrenez hurren. Barrikarraren hitzetan, «oso diziplinatua» izan da beti, eta gaur egun «fruituak jasotzen» ari da: «Garai onak joan eta etorri egiten dira, dinamikak kirolaren parte dira, baina gauzak zuzen eginez gero, aukera gehiago dituzu inoiz ez sentitzeko galdu dezakezula».

Orain munduko lehen postuan zergatik dagoen erakutsi beharko du Rahmek, eta martxoan izango du horretarako lehen aukera. Beste bi lehiaketari egin beharko die aurre: Arnold Palmer eta The Players. Ohikoa duen zuhurtziaz aritu beharko duen arren, epe luzera begira jarriko da laster. Aste Santuan Augustako Mastersean arituko da, Major batean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek
Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.