BURTSA

Datu zaparrada

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2005eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako KPI bateratuak %0,2 egin du behera urtarrilean, %3,1ean kokatzeraino. Langabeziak ere behera egin zuen iazko azken hiruhilekoan, %10,38an kokatzeraino eta AEBetako BPG %3,1 hazi zen azken hiruhilekoan, aurrekoan baino gutxiago, urte osoko hazkundea %4,4 izan zelarik. Kanpoko euriaz gain, datu zaparrada ederra bota zuen burtsan atzo, astea amaitzeko. Enpresen emaitza onek, ekonomiaren martxa motelagoa dute parez pare, bai Eurogunean bai AEBetan. Burtsari etorkizuneko mozkinak axola zaizkio, ordea. Egunak aurrera egin ahala, datu zaparradak indizeak erabat epeldu zituen, ia hozteraino. Mapfre, Iberia, Prisa eta Sogecablek %1na pasa irabazi zuten amaieran eta Banestok %2,83. Baina akzio garrantzitsuenek gutxiago egin zuten gora eta Repsol-YPFk %0,51 galdu zuen. Egunean 1.908 milioi euroren salerosketa izan zen.

-La Caixak 1.020 milioi euro irabazi zituen iaz, aurrekoan baino %24 gehiago. Burtsako hainbat enpresatan duen partaidetza, energia alorrean bereziki, Espainiako handiena da, alde handiz.

-Aldeasaren gaineko hirugarren Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) egin du Italiako Autogrillek. Lehenago 29 eta 31 euro eskaintzen zituztenak bazeuden, italiarrek 33 euro eskaini dituzte orain akzioko. 693 milioi orotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.