2005ean sortutako elkartea

2009ko martxoaren 26a
14:41
Entzun
Euskal Herriko Laborantza Ganbera 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zuten, Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea). ELB sindikatuak urte asko eman zituen Ipar Euskal Herriko laborantza propioa aldarrikatzen. Frantziako erakundeen ezezkoaren aitzinean, egitura sortzea deliberatu zuen.

Elkarteak laborantza sektoreko eragile guztiak ordezkatzen ditu: laborariak, laborantza arloko langile, kooperatiba, aseguru etxe eta bankuak... Laborariak laguntzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; besteak beste, instalazioan laguntzea eta aholkuak ematea. Hamar langile dauzka eta 1.200 laguntzaile.

Haren urteko aurrekontua 450.000 eurokoa da. 1.440 diru emaile baditu, aurrekontu horri aurre egiteko; horietatik 50 bat auzapezak, kontseilari nagusiak eta eskualde kontseilariak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.