2014. urtean galdeketak egingo dituzte Eskozian eta Katalunian

2013ko ekainaren 8a
17:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Gure Esku Dago ekimenak datorren urtean ekitaldi jendetsuak egin nahi izatea ez da kasualitatea. Azken hilabeteetan Europan indartu egin da erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria, eta horren adierazle dira Eskozia eta Katalunia.

Eskozian irailaren 18an egin dute dute Erresuma Batutik bereizi edo ez erabakitzeko galdeketa. "Independentzia, bai ala ez?" galdetuko zaie eskoziarrei. 2014a urte sinbolikoa da Eskoziarentzat, gainera, Bannockburneko gudaldiaren 700. urteurrena izango baita.

Eskoziarrek Ingalaterraren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten urte horretan, independentziaren gerren baitan. 

Katalunian ere 2014. urteak badu esannahi berezia, eta horregatik aukeratu dute galdeketa bat egiteko urtea. 1714. urtean izan zen Bartzelonako setioa, urtero kataluniarrek irailaren 11n gogoratzen dutena. Horren ondorioz, Kataluniak bere foruak galdu zituen, eta nolabait subiranotasuna ere galdu zutela salatzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.