27 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, neska-lagun ohia jotzea egotzita

2011ko apirilaren 11
13:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko mutil bat atzeman du, neska-lagun izandakoari iletik heltzea eta muturrekoa ematea egotzita. Atzo izan zen ustezko erasoa, kalean, 06:45ean.

Udaltzainek eurek ikusi zuten gertaera eta, bikotearengana joandakoan, ikusi zuten emakumezkoak kolpeak zituela. Hantxe atxilotu zuten gizonezkoa.

Biktimak ez du parte sartu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA