35 urteko gizon bat atzeman dute Zarautzen, neska-lagun ohia jo duela egotzita

2010eko apirilaren 6a
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Zarautzen, neska-lagun izandakoa aurpegian jo duelakoan. Atzo izan zen ustezko erasoa, malekoi parean, Itsasertza kalean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio Ertzaintza gertaeraren lekukoa izan zela. Gizonezkoak ihes egin zuen baina Nafarroa kalean atzeman zuten.

Emakumezkoa osasun zentro batean artatu zuten.

Bilbon atxilotutako bat, sexu erasoagatik

Bilboko udaltzainek 18 urteko mutil bat atxilotu dute, neska bati sexu erasoa egin diolakoan. La Naja kalean izan zen ustezko erasoa, igande goizean. Udaltzainen arabera, neskari bularrak ukitu zizkion.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA