Haiti txikitu zuen lurrikaratik urtebetera, 380.000 haur inguru bizi dira behin-behineko kanpalekuetan pilaturik, UNICEFek jakinarazi duenez. Guztira milioi bat lagunetik gora bizi dira kanpaleku horietan metatuta.
UNICEFen arabera, 1.200 behin-behineko kanpaleku daude, baina herritarren gehiengoa horietako %9an dago pilatuta.
Karibeko herrialdeak nazioarteko laguntza zabala jaso zuen arren, egoerak ezegonkor jarraitzen du egun.
Aurretik ezegonkorra zen egoera, eta urtarrilaren 12ko lurrikarak zaildu egin zuen. Ezbeharra gertatu aurretik haurren erdiak soilik iristen ziren Lehen Hezkuntzara, bosten bat Bigarren Hezkuntzara eta %2k soilik amaitzen zituzten ikasketak. Orain, berriz, zaila da eskolatze maila aztertzea. Bestetik, bost biztanletik bakarrak zituen eskura osasun zerbitzuak.
380.000 haur bizi dira pilatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu