45 xiita bahitu dituzte Al Anbarren

2006ko abuztuaren 2a
19:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizon armatu batzuk 45 xiïta bahitu dituzte Al Anbarren, Irak mendebaldean. Asad Sultan Nayafeko gobernadoreak adierazi duenez “talde kriminal” batekhainbat pertsona bahitu zituen atzo, azken hauek Irakera bueltan zihoazela.

“45 xiitak zazpi autotan zihoazen eta leku ezezagun batera eraman zituzten”, gaineratu du Asad Sultanek. Gainera bidaiarien bahiketekin eta hilketekinbukatzea beharrezkoa dela esan du.

Azken hilabetetan indarkeria ekintza ugari izan dira Iraken. Pasa den otsailean ekintzaile talde batek mezkita xiïta bati eraso egin zion Samarran. Eraso honen ondorioz mezkitaren urrezko kupula suntsitu zen. Ordutik etengabeak izan dira bahiketa eta hilketa selektiboak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.