600 milioi euroko galerak izan dituztela-eta, dimisioa eman dute Caisse d'Epargneko buruzagi nagusiek

2008ko urriaren 20a
18:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Caisse d'Epargne Frantziako aurrezki kutxa nagusiko buruzagi nagusiek dimisioa eman dute, onartu dutenez, inbertsio eta kudeaketa okerren ondorioz 600 milioi euroko galerak izan dituztela-eta.

Charles Milhaud presidentea, Nicolas Merindol zuzendari nagusia eta Julien Carmona finantzetako burua dira kargua utzi dutenak. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Gobernuko beste zenbait kidek Caisse d'Epargneko buruei galeren ardura beren gain har dezatela eskatu eta gero iritsi dira dimisioak.

Nolanahi ere, dimisioa eman aurretik aurrezki kutxako buruzagitzako beste zenbait kide kaleratu zituzten Milahudek, Merindolek eta Carmonak, galeren eragile zuzenak haiek zirela argudiatuta. Zehazki, burtsa arloko gerentea eta haren taldea, Caisse d'Epargneko kontu propioaren burua, eta finantza kudeaketarako zuzendaria.

Milhaud presidenteak argi utzi nahi izan du kudeaketa okerra egin den arren, ez dela iruzur asmorik egon, eta hilabete hasierako burtsen erorketan oker ibili zirelako gertatu direla galerak. Dena den, operazi horiek egitean barne araudia urratu dela onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.