70tik gora dira Guardia Zibilak deklaratzera deitutako senideak

2015eko apirilaren 15a
21:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Guardia Zibilaren Intxaurrondoko eta La Salveko egoitzetara deklaratzera joateko agintzen ari da presoen senideei, horretarako hitzordu zehatzak jarrita. Atzo hasi ziren mezuak jasotzen senideak, eta arratsalderako dozenaka ziren abisua jaso zuten presoen familiak. Etxerat elkarteak jakinarazi du jada 70tik gora direla zitazioa jaso dutenak, eta espero du kopuruak gora egitea. Hurrengo bi asteetarako jarri dizkiete guztiei hitzorduak: apirilaren 20a eta 29a arterako. Lekuko gisa deklaratu beharko dute guztiek.

BERRIAk jakin duenez, "kapitalen zuritze" delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dutela esan diete guardia zibilek senideei. Eta, abokatuen ustez, urtarrilaren 12an abokatuen aurka egindako operazioarekin izan lezake lotura neurriak. Mate izena eman zioten operazio hartan EPPK-ko presoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokaturi, eta Guardia Zibilak Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Lau horietatik hiru ez beste guztiak askatu zituzten arren, kapitalak zuritzea egotzita inputatu zituzten guztiak. Itxura guztien arabera, auzi horretan azalpenak lekuko gisa ematea nahi dute orain guardia zibilek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.