8719600510, akusatuen aulkian eta ikusleen artean
Arnaldo Otegiren preso zenbakia da 8719600510. Akusatuen aulkian egon zen atzo ere Auzitegi Nazionalean. Zenbakia, ordea, ikusleen eserlekuetan ikusi zen. Elgoibarko dozena bat lagun epaiketan izan ziren, eta haietako batzuk zenbakia elastikoan erakutsita eskatu zuten herriko kidea askatzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu