AAM: "Ertzaintzak herritarrak gorrotoz jipoitu ditu berriro"

2008ko irailaren 15a
13:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gogor salatu nahi izan du "beste behin ere Ertzaintzak erabili duen bortizkeria euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak aldarrikatzen zituen manifestazioaren aurka". Haren arabera, Ertzaintzak "herritarrak gorrotoz jipoitu ditu berriro".

Espainiako Gobernuak euskal preso politikoei "heriotza zigorra" ezarri nahi diela dio AAMk, "eta, egoera honen aurrean itsu, mutu eta gor egoteaz gainera, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak hori salatu nahi duten herritarrak nola jotzen dituzten ikusteak benetako lotsa ematen du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.