AAM: "Ezker abertzalearen aurkako zuzeneko erasoa da"

2008ko irailaren 24a
11:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) ustez, gaurko operazioa "ezker abertzalearen aurkako zuzeneko erasoa da". Haren arabera, Frantziako Estatua arlo horretako erakundeak legez kanporatzeko pausoak ematen ari da. "Itsu-itsuan ari da errepresioaren aldeko apustua egiten, Espainiako Gobernuarekin eskuz esku".

Gaur arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du AAMk.

Batasunaren izenean Maite Goienetxek Infozazpi irratian adierazi du "ilegalizazio maskaratuak" muntatzen ari direla Ipar Euskal Herrian. Gatazka politikoa konpontzeko negoziazioa eta elkarrizketa aldarrikatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.