AAMk "benetako kezka du tratuaz"

2010eko urtarrilaren 26a
13:12
Entzun 00:00:00 00:00:00
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "benetako kezka" adierazi du "atxilotuek datozen egunetan jasan dezaketen tratuaz". Izan ere, haren arabera, "Ertzaintzak aurrez berrehun tortura salaketa baino gehiago ditu".

Atxilotuak inkomunikatu izana "torturatzeko borondate politikoaren adierazle da", AAMren ustez, eta inkomunikazio egoera "berehala" bertan behera uzteko eskaera egin du.

Gaur arratsaldean Deban, Ondarrun eta Mutrikun mobilizazioak egingo dituztela iragarri du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA