Abenduan 2.413 afiliatze gutxiago izan dira Gizarte Segurantzan

2011ko urtarrilaren 4a
10:38
Entzun 00:00:00 00:00:00
Langabezia igotzearekin batera, behera egin du afiliatzeak Gizarte Segurantzan. Abenduan 2.413 afiliatze gutxiago izan dira Hego Euskal Herrian. Horietatik hiru laurden Nafarroakoak dira, izan ere, lurralde horretan %65 jaitsi da afiliazioa Gizarte Segurantzan (-1.734). Orokorrean, 2010eko datuak 2009koekin alderatuta, 6.689 afiliazio gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Urteko datuetan beherakada handienak Nafarroan (%0,80) eta Gipuzkoan (%0,78) izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!