AEBek "erreformak" eskatu dizkiote Mubaraki, ez hitzak soilik

2011ko urtarrilaren 29a
17:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Philip Crowley Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko bozeramailea Hosni Murarak Egiptoko presidenteari zuzendu zaio gaur, eta agindutako "erreformak" egiteko eskatu dio; adierazi dio ekintzak ikusi nahi dituztela AEBek, ez hitzak soilik. "Egiptoko Gobernuak ezin du geldirik egon. Mubarakek erreformak agindu zituen, eta orain ekintzak behar dira".

Crowleyren arabera, egiptoar herritarrek "benetako aldaketa" nahi dute, "ez dute onartzen status quo-a".

AEBek hango egunotako "indarkeria giroarekin kezka" daukatela esan du bozeramaileak, eta "bi parteei geratzeko" eskatu die.

Ameriketako Estatu Batuek Egiptori urtero 1.500 milioi dolarreko laguntza ematen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.