Iraken okupazioa / Tortura kasuak

AEBetako inteligentzia zerbitzuko buruzagiek eman zizkietela aginduak esan du tortura kasuengatik akusatutako sei soldaduetatik batek

2004ko maiatzaren 8a
13:57
Entzun
The Washington Post egunkariaren edizio digitalak jasotzen duenez, preso irakiarrak torturatu zituzten soldadu estatubatuarrek AEBetako Inteligentzia Zerbitzuetako buruzagiek aginduta jokatu zuten hala.

Zehazki, tratu txarrak emateagatik akusatu dituzten sei soldadutatik baten adierazpenak jaso ditu The Washington Post-ek, Sabrina Haramenak, eta polizia militarreko kide horrek dio, inteligentzia zerbitzuek agindu zietela presoak "galdeketetarako biguntzeko". "Esan ziguten eurek preso bat edo gehiago ekarriko zutela, jada lotuta eta burua estalita, eta gure lana zela haiek esna mantentzea eta torturatzea", agertu du soldadu horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.