AEBetako soldaduek xiiten kontra erasotu dute Najafen; Bagdaden atentatua egin dute

2004ko maiatzaren 26a
11:11
Entzun
Soldadu estatubatuarrek erresistentzia xiitaren kontra erasotu du gaur, Najafeko hilerrian. Lekukoen arabera, bederatzi lagun hil dituzte, eta 29 zauritu.

Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren jarraitzeileak Najafeko hilerrian babesten dira, eta AEBek haien kontra egin dute gaur, eguna argitu baino lehen.

Bagdaden bi irakiar hil eta sei zauritu dira, atentatuan

Bagdaden atentatua egin dute, leherketa bat eraginda. Leherketa dela-eta bi irakiar hil eta sei zauritu dira.

Kufan eta Kerbalan ere borroka gogorrak izan dira. Bi leku horietan ez da borrokarik izan azken egunetan.

Errusiarrak hil dituzte Bagdaden

Bi Errusiar hil dituzte Bagdaden, tiroka. Elektrizidade enpresa bateko langileak ziren bi errusiarrak; beraien zihoazen ibilgailua tirokatuta hil dituzte. Izan ere, erreboltari irakiarrak atzerriko enpresetan Irakeko egungo Gobernuaren zerbitzura lan egiten dutenen kontra oldartzen hasi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.