Aguraingo (Araba) ertzain etxearen aurkako erasoa egin dute bart, bost molotov koktel botata. Eraikinaren kanpoaldea belztuta geratu da, eta ez da suhiltzaileen beharrik izan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, erasoa goizeko ordubiak aldera gertatu da, Foru kalean. Inor ez zegoen ertzain etxean. Izan ere, goizez eta arratsaldez egiten dute lan han ertzainek.