Aitor Zubillaga atzeman dute berriro

2009ko martxoaren 4a
19:42
Entzun
Aitor Zubillaga (Legazpi, Gipuzkoa) gaur atxilotu egin dute berriro, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Gaur, Espainiako Poliziak.

2008ko irailaren 25ean, berriz, Frantziako Poliziak atzeman zuen, Zuberoan, bere aurkako euroagindua zela medio eta, prozedura judizial baten ondorioz, Espainiaratu eta espetxeratu egin zuten. Kale erasoetan parte hartzea egotzita epaitu zuten, eta epaiketan absolbitu ondoren aske utzi zuten.

Gaur Espainiako nortasun agiria ateratzera joan denean atxilotu du Poliziak, bere aurkako bilatze eta atxilotze agindua dagoela egotzita. Euroagindu eskaeraz gain, beste prozedura bat du irekia Zubillagak, eta hori dela-eta atxilotu dute. Haren abokatuek habeas corpus eskatu dute gaur bertan, atxiloketa legez kanpokoa dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.