Akordioa

2008ko urriaren 22a
12:49
Entzun 00:00:0000:00:00
LAU OINARRI

I+G+(b)ko eskumena. Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzari dagokion eskumenaren transferentzia jasoko du Eusko Jaurlaritzak. Urtero 86,8 milioi euroko kostua izango du Espainiako Gobernuarentzat.

Ertzainak erretiroa hartzeko adina. Ertzainek 60 urterekin erretiroa hartzeko aukera izango dute. Espainiako Poliziak dituen baldintzekin parekatzeko hartu da neurria. Espainiako Gobernuaren Ogasun Ministerioaren 30 milioi euroko kreditu baten bidez finantzatuko da urtero.

Pasaiako portua. Pasaiako (Gipuzkoa) portua berritzeko eta kanpoko portu berria egiteko, 9 milioi euroko diru saila bideratuko du Espainiako Gobernuak.

Telefono frekuentzia. Espainiako Industria Ministerioak telefono mugikorrentzat banda zabalerako frekuentziak banatzen dituenean, Euskal Autonomia Erkidegoak banda berriaren zati bat eskuratu ahal izango du. Diru sailarik ez dute zehaztu neurri hori aurrera eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.