EPPKren eztabaidan parte hartu duten kideen hiru laurdebek babestu dute kolektiboak proposatutako ildo berria. Emandako pausoa "oso garrantzitsua dela nabarmendu du Sortuk, eta berretsi du kolektiboak eutsi egiten diela orain artek marra gorriei: "Legediak ez du damurik aipatzen. Gainera, ezin zaizkio ahalegin bereziak eskatu soilik alde bati".
Antton Lopez eta Oihana Garmendiak erabakiaen gaineko balorazio baikorra egin dute, eta nabarmendu dute parte hartzea %90 ingurukoa izan dela. "Pozik sentitzen gara prozesu honekin kolektiboak ekarpena egin diolako bai prozesu independentistai eta baita Euskal Herriko bake prozesuari ere". Hala alderdiak dei egin die gainontzeko buruzagi eta instituzioei gatazkari "irtenbide integrala" emateko elkarlanean jar daitezen.
Bestetik, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, Jonan Ferandezek nabarmendu du orain hurrena urratsak egiten hasi behar dutela kolektiboko kideek. "Errealitateari aurre egin beharko diote legeak markatutako bideari jarraituz, eta urrats horiek epe laburrean egin behar dira, pozesua urte luzez atzera ez dadin".
Fernandezek ere adierazi du EPPK-k abiatutako bideak espetxe politika aldatzeko aukerak zabaltzen dituela. Zentzu horretan Espainiako Gobernuari dei egin dio pausoak ematen has dadin, eta euskal presoak etxera gertura ditzan. "Egoera aldatu da, eta beraz, espetxe politikak ezin du izan duela hamar urteko bera".
Sakabanaketaren ondorio
Hain zuzen ere, EH Bilduko kide Julen Arzuagak gogorarazi du presoak Eskal Herrian izan balira prozesu guztia askoz azkarragoa izango zela. "Kolektiboa presio politikoen eta xantaiaren biktima izan da eta horrek behartu ditu erresistentzia egitera".
Aldiz, PSE eta PPren iritziz, ETA izan da presoei aurrera egitea eragotzi diena. "Egia da albiste ona dela, baina berandu dator. ETAko presoek zigor bikoitza jasan dute, auzitegiek jarritakoa eta erakundeak jartzen ziena", esan du Jose Antonio Pastor ozialistak.