Alderdiak, azken orduan erabakitzekotan

2008ko apirilaren 8a
13:29
Entzun
Talde gehienek oraindik ez dute zehaztu zer bozkatuko duten, baina gehienek adierazi dute dagoeneko Zapaterori ez diotela sostengurik emango.

PSOE. 169 diputatu. Baiezkoa erabakita duen talde bakarra da.

PP. 154. Ez du argitu ezezkoa emango duen edo abstenitu egingo den, baina ustekabea litzateke ezezkoa ez ematea.

CiU. 10. Ez dio sostengurik emango. Abstentzioa edo ezezkoa.

EAJ. 6. Ez du argitu zer egingo duen, baina ez duela babestuko eman du aditzera. Abstentzioa edo ezezkoa, ustekabea ematen ez badu.

ERC. 3. Abstentzioa edo ezezkoa.

IU-ICV. 2. Gaspar Llamazares (IU) abstenitu egingo da, eta Joan Herrera (ICV) ezezkoaren eta abstentzioaren artean da.

BNG. 2. Baiezkoa edo abstentzioa.

CC. 2. Ez du Ā«ezer baztertzenĀ». BNG bezala, hitzaldiaren arabera baiezkoa eman dezakeela iradoki du.

UPD. 1. Ez du ezer baztertu, baina nekez emango dio baiezkoa.

NaBai. 1. Abstentzioa edo ezezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.