Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu du Barkosek, prozesuan aurrera egitea eragozten duelako

2006ko abuztuaren 10a
17:12
Entzun
Bake eta normalizazio prozesuan aurrera egiteko Espainiako Alderdien Legea oztopo dela iritzi dio Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak, eta, ondorioz, bertan behera uzteko eskatu du.

Izan ere, egungo une poliltikoa "zaila" dela uste du Barkosek, eta Alderdien Legea dagoela zailtasun horien iturburuan. PSOEk lege hori bere alde erabiltzen duela iradoki du: "negoziazio mahaian eseri behar denaldeetako bat legedi hori tresna gisa erabiltzen ari da". Igandeko manifestazio deialdiak sortu duen bezalako arazoei aurre egiteko eta prozesuan aurrera egiteko lege hori bertan behera uztea ezinbestekoa dela azpimarratu du Nafarroako Baiko diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.