Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiaren iduriko, Espainiako Alderdien Legeak baliozko izaten jarraitzen du egun ere, "erakunde terroristak" daudelako. Ez dira horretara mugatu Lopezek Alderdien Legearen alde egindako adierazpenak; aitzitik, tankera bertsuko legeak "inguruko herrialde guztietan" daudela nabarmendu du. "Lege hori indarrean dago erakunde terroristen estalgarri diren indar politikoak egotea eragotzi nahi duelako", esan du, "demokrazian ezin zaio babesik eman erakunde terrorista bati babes politikoa ematen dionari, zein haientzako finantziazioa eta bultzada soziala bilatzen duenari", azpimarratu du.
Neurri horrek konponbidea traba dezakeen galdetu diotenean, "bake prozesurik" ez dagoela abian erantzun du PSEko buruak: "Bake prozesuari buruz hitzegiten du jende guztiak, eta ez da existitzen. Bake prozesua hasiko da herri honetan indarkeriarik ez dagoenean, ETAk behin betiko armak uzten dituela iragartzen duenean", adierazi du.
Alderdien Legea egun baliozko dela iritzi dio Patxi Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu