Altsasuko eta Zumarragako posta bulegoetan lehergailu bana zartatu dute

2005eko abenduaren 6a
17:39
Entzun
Goizeko hiruak aldera lehergailu banak eztanda egin du Altsasuko (Nafarroa) eta Zumarragako (Gipuzkoa) posta bulegoetan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Altsasuko bulegoaren barruan eta paretan kalteak izan dira. Ertzaintzaren arabera, berriz, Zumarragako bulegoan izan den leherketak pareta beztu besterik ez du egin.

Guardia Zibilak eta Ertzaintzak uste dute ETAk jarri dituela lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.