Joseba Alvarez Batasuneko bozeramaileak eta Oihana Agirre Askatasunekoak gaur goizeko hamarretan deklaratu behar zuten Baltasar Garzon epailearen aurrean, baina agerraldi hori atzeratu egin dute, eta, azkenean bihar eramango dituzte epailearen aurrera. Hala baieztatu du Jone Goirizelaia abokatuak Info7 irratian.
Fiskaltzak bientzat kartzela zigorra eskatuko du, "legez kanpoko erakundeetatik ETAri laguntza emateagatik".
Alvarez eta Agirre herenegun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Donostian. Hain zuzen ere, irailaren 9an AAMk deituta euskal presoen alde Donostian egin zen manifestazioan parte hartu zutelako atxilotu dituzte Garzon epailearen aginduz; delitu jarraia egozten die.
Askatasunaren arabera, atxiloketa horiek "ilegalak" dira.
Bihar berriro manifestazioa Donostian
Amnistiaren Aldeko Mugimenduek antolatuta, bihar berriro manifestazioa egingo dute Donostian, Joseba Alvarez, Oihana Agirre eta Asier Tapiaren atxiloketak salatzeko eta "apustu errepresiboaren amaiera" eskatzeko. 19:00etan hasiko da ekimena, Bulebarrean.
Donostiarrak dira hiru atxilotuak.
Alvarez eta Agirre bihar eramango dituzte Garzon epailearen aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu