Andy Schleck-ek Vuelta utzi du, taldeko kode etikoa ez betetzeagatik

2010eko irailaren 7a
17:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Andy Schleck-ek (Saxo Bank) Espainiako Vuelta uztea erabaki du gaur -ez da atera hamargarren etapan-. Izan ere, Bradley McGee Saxo Bank-eko zuzendariak adierazi du taldeko kode etikoa ez duela bete hark eta horregatik erretiratu dela. Stuart O'Grady taldekideak ere utzi du Vuelta, horregatik. McGeek gaurko etapa amaitzean azalpen gehiago emango ditu. Dena dela, Schleck-ek cyclingnews.com-i esan dio afari baten ondoren "edatera" atera zela eta araua urratzea dela hori.

Ondorioz, Andy Schleckek ezingo dio Frank anaiari itzulia irabazten lagundu, Vuelta hasi baino lehen hala agindu zuen arren. Hain zuzen, sailkapen nagusian 13. dago Frank Schleck, Igor Anton liderretik (Euskaltel-Euskadi) 1.47ra.

Andy Schleck bera 77. zegoen sailkapenean, 37.16ra. Iaz ere utzi egin zuen Vuelta, zortzigarren etapan.

Aurten bigarren bukatu du Frantziako Tourra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.