Antxon Sasiain atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak, Bergaran, zigorra bete dezan

2007ko urriaren 17a
12:21
Entzun 00:00:00 00:00:00
Askatasunak gaur jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Antxon Sasiain atxilotu zuen atzo, goizeko zazpi eta erdietan, Bergaran (Gipuzkoa), bere etxean. Kalez jantzitako guardia zibilek atzeman eta Martuteneko (Donostia) espetxera eraman zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarria dion bost urteko espetxe zigorra bete dezan. Sasiainek Martutenetik amari deitu zionean jakin zuten senideek atxilotua zegoela.

Bergararra Frantzian atxilotu zuten orain urte batzuk. Han espetxe zigorra bete zuenean, Espainiaratu eta Auzitegi Nazionalean epaitu egin zuten, Arakan (Araba) Guardia Zibilaren aurkako erasoan parte hartzea leporatuta. Libre gelditu zen epaiketan, baina Fiskaltzak helegitea ezarri zuen Auzitegi Gorenean eta honek bost urteko espetxe zigorra ezarri zion.

Defentsak Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartu zuen, baina Sasiainek bitartean zigorra bete beharko du. Auzi horregatik aurrez hamalau hilabetean kartzelan egona da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA