Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatea (EAE-ANV) gustura azaldu da Arrasaten (Gipuzkoa) alkate aldaketarik ez delako izango. "Beraz, herritarrek bozkatutakoa [EAE-ANVko alkatea] izaten segituko dute han".
EAJk ez du babestu ANVren kontrako zentsura mozioa, baina alderdi hori kritikatu egin du honek Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi izandakoaren hilketa ez duelako gaitzestu. "EAJk jarrera anbiguoa dauka eta horrekin ohituta gauzka", esan du Beitialarrangoitiak ETBri emandako elkarrizketan.
Bake prozesua berriro hastearen alde agertu da Hernaniko alkatea, "herri honek bizi duen gatazka gainditzeko".
ANV: "Herritarrek bozkatutakoa izaten segituko du Arrasatek"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu