Araban eta Gipuzkoan igo egin da enplegu kopurua, eta jaitsi Bizkaian

2008ko urriaren 20a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Eustat Jaurlaritzako Estatistika Erakundeak plazaratutako datuen arabera, biztanleri okupatuak gora egin du EAE Euskal Autonomi Erkidegoan. Zehazki, urteko hirugarren hiruhilekoaren amaieran 600 lagun gehiagok zuten enplegua aurrekoan baino.

Hala ere, aldeak daude probintzia batetik bestera: Araban eta Gipuzkoan egin du gora okupazioak -3.100 enplegu gehiago Araban eta 600 gehiago Gipuzkoan-. Aldiz, Bizkaian behera egin du (3.100 gutxiago). Okupazioa handitzeari esker, langabezi tasak %3,5ean jarraitzen du Eustat-en arabera. Zehazki, langabeak 35.500zirela agertu du Eustat-ek, eta enplegatueak 971.400.

Hirugarren hiruhilekoan enplegu gehien sortu duen sektorea industria izan da. Langabezian dauden gizonen kopuruak behera egin du (900 gutxiago), eta aldiz emakumeenak gora (900 gehiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.