Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Aralarrek torturaren aurka, Iruñean. 50 bat lagun bildu dira, Tortura gaitzesten dugu. Giza eskubide guztien alde lelopean.
Txentxo Jimenez Aralaren Nafarroako arduradunak esan du ez dutela sinesten Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren atxiloketetako tratuaz Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak emandako azalpena. "Tratu txarrak izan dituen zantzuak daude", adierazi du Jimenezek. Hori saihestu zitekeela gogoratu du Aralarrek, "atxiloketak grabatuz gero".
Aralarrek Nafarroako Parlamentuaren Bozeramaileen Batzordearen premiazko bilera eskatua du astearen hasieratik, baina oraindik ez du erantzunik jaso. Alderdiak salatu egin du jarrera hori. UPN eta PSNri indarkeria kasuetan "parte baten alde" egotea egotzi die.
Aralarrek elkarretaratzea egin du torturaren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu