Aralarrek Estatutu Berrirako Proposamena Nafarroako Parlamentuan aurkezteko eskatu dio Ibarretxeri

2005eko urtarrilaren 12a
13:41
Entzun
Nafarroako Parlamentuan EAEko Estatutu Berrirako Proposamenaren inguruko eztabaida burutzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek eguerdian. Aralar kritiko agertu da Ibarretxeren Planaren inguruan, baina eztabaidatu beharra dagoela azpimarratu du. Horrela, ekimena Nafarroako Parlamentuan aurkezteko eskatu dio Ibarretxeri. Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaletak adierazi duenez, "kritikoak gara Ibarretxeren Planarekiko. Gure ustez, ezker hanka falta zaio. Lan arloko harremanen inguruan gabeziak ditu, gizarte gai batzuk ez ditu behar bezala lantzen, euskarari egiten dion tratamendua ez da egokiena gure ustez... Hala ere, guk demokraziaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten dugu. Beraz, egokia iruditzen zaigu proposamen hau Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzea, lasai asko eta normaltasun osoz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.