Aralarrek Gipuzkoako hautes barrutietako zerrendaburuak aurkeztu ditu

2010eko azaroaren 15a
13:23
Entzun 00:00:0000:00:00
2011ko foru hauteskundeetarako Gipuzkoako barrutietako zerrendaburuak aurkeztu ditu gaur Aralarrek, Donostian egindako prentsaurrekoan. Rebeka Ubera (Deba-Urola), Patxi Aierbe (Oria), Iñigo Imaz (Oarso-Bidasoa) eta Ernesto Merino (Donostialdea) izango dira haren lau zerrendaburuak.

Oxel Erostarbe Aralarreko Gipuzkoako koordinatzailea eta Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko taldeko bozeramailea izan dira lau hautagaiekin batera agerraldian. “Aralarren pozik gaude, ezkerreko alternatiba abertzalea indartzeko dugun erronkari erantzuteko barruti bakoitzerako dugun hautagai onena aukeratu dugulako”, esan du Erostarbek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.