Aralarrek jakinarazi ditu Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak

2011ko urtarrilaren 31
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur alderdiak esan duenez, aurreko ostiral iluntzean Iruñean egindako bileran aukeratu zituen Nafarroako Aralarreko batzarrak NaBairen barruan "egokitzen" zaizkion hautagaiak,Nafarroako Parlamenturakoak eta Iruñeko Udalerakoak.

Parlamenturako hautagaiak: Asun Fernandez de Garaialde, Txentxo Jimenez, Nekane Perez, Xabi Lasa, Jose Mari Blanzako, Juan Carlos Espinal, Consuelo de Goñi eta Pablo Azkona. Lehenagotik aukeratua du Patxi Zabaleta, NaBairen lehendakarigai izateko.

Iruñeko Udalerako Aralarren hautagaiak: Aritz Romeo, Aitor Lakasta, Ana Barrena, Itziar Gomez, Arantza Elkarte eta Isabel Aranburu.

Aralarreko militanteek aurreko aste osoan izan zuten aukera egoitzan botoa emateko, bai eta ostiraleko batzarrean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.