Aralarrek Legebiltzarrean azaltzeko eskatu dio
Aralarrek ere kritikatu egin ditu Patxi Lopezen adierazpenak, eta Eusko Legebiltzarrean azaltzeko eskatu dio. Mikel Basabe legebiltzarkideak interpelazioa erregistratu du parlamentuan. Jaurlaritzako lehendakariaren hitzak “onartezinak” direla dio Aralarrek. "Euskara ETArekin lotu izana deitoragarria da. Euskarak behin betiko askatasunarekin bat egingo duela eta horren moduko adierazpen merkeekin, agerian utzi du euskararen inguruan duen ezjakintasuna".
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu