Aralarrek ondo ikusiko luke EAJ gabeko koalizioa ere

2008ko urtarrilaren 12a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako hauteskundeetarako erabaki eskubidean, giza eskubideetan eta politika aurrerakoietan oinarritutako "ahal den koaliziorik zabalena" sortu nahi du Aralarrek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan -Nafarroan NaBain aurkeztuko da-, baina, EAJk ezezkoa esango balu, Jon Abril Aralarren koordinatzaileordeak gaur esan du EArekin eta EBrekin koalizioa osatzeko prest leudekeela.

Abrilek uste du astelehenean hartu beharko dutela alderdiek erabakia. EA eta EB egitasmoan sartzeko prest ikusten ditu, eta EAJn Bizkaian dauden eragozpenik handienak, haren iritziz.

Batzarra egin du gaur Aralarrek, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.