Aralarrek azaldu duenez, "Tortura gizakia suntsitzea bilatzen duen praktika higuingarria da, eta beraz, giza eskubideen zeharo kontrakoa". Peio Alantarillak inkomunikauta egon zen bitartean Guardia Zibilak "bortizki jipoitu" zutela jakinarazi duen atzo.
"Praktika hau gure herrian dauden indar polizialek aspaldidanik erabiltzen duten inpunitate osoaren ondorioa besterik ez da, antiterroristak izenez ezagunak diren legedi berezien babespean", esan du.
Horregaitik, "diogu tortura eta torturatzaileak babestea ahalbidetzen duten legedi berezi horien desagerpena" exigitu dio Aralarrek Espainiako Gobernuari.
Erreakzioak
Aralarrek torturak salatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu