Aralarren ustez prozesua "zentzugabekeria juridikoa eta politikoa" da

2006ko urtarrilaren 11
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak "ausardia demokratikoa" eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari " Fiskaltzari beharrezko argibideak emateko akusazioak erretira ditzan".

Zabaletaren iritziz "Atutxa auzian izandako jarrera bera izango litzateke, baina oraingoa argudio juridiko gehiagorekin". Era berean Zabaletak adierazi duenez, prozesu hau "zentzugabekeria juridikoa eta politikoa" da eta"Baltasar Garzon epailearen instrukzioari egotzi behar zaion lardaskeria gehitu zaio".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.