Mikel Basabe Aralarreko eusko legebiltzarkide eta EITBren kontrolerako batzordekideak adierazi du "harrigarria" dela Euskadi Irratiko zuzendariak kargua uztea enpresa bereko beste ardura bat hartzeko, "bere kargu-hartzetik urtebete eskas joan delako". Gaur BERRIAk argitaratu du Felipe Juaristi idazlea izendatu dutela Euskadi Irratiko zuzendari; Rosa Diez Urrestarazuren tokia hartuko du, honek ETB1eko edukien arduradun kargua onartu baitu.
"Horrek egonkortasun eza adierazten du. EITB taldeari mesede barik kalte egiten dio, audientzietan inoiz baino baxuago dagoen honetan", esan du gaur Basabek. "Ez da erraz ulertzen irratiko zuzendaria telebistaren edukien zuzendaritza postura eramatea, Euskadi Irratiak lan premia handia duelako oraindik, eta ez da erraz ulertzen etxe barruko profesional bat ipini ez izana irratiko zuzendari".
Aralarrentzat "harrigarria" da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu