"Arduragabekeria" egotzi dio EAk

2006ko abuztuaren 18a
16:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Begoña Errazti EAko presidentea adierazi duenez ETAk plazaratutako agirian “arduragabekeria” eta “autokritika falta” islatzen dira. Izan ere, egungo egoeran ETAk erantzunkizun haundia duela gaineratu du Erraztik.

Bakion (Bizkaian) izandako ekitaldi politikoan Erraztik esan du “egungo egoeran ETAk erantzunkizun haundia" duela, eta berak badakiela. Agiriak, ETAk eta Espainiako Gobernuak elkarrekin hitz egin dutela erakusten duela esan du EAko presidenteak. “ETAk agente politiko bilakatu nahi du, baina ezinezkoa da. Normaltasuna lortzeko alderdien arteko akordio politikoa abian jarri behar da”, erantsi du.

Bestalde, egungo egoeraren errudunak PSOE eta izenez aipatu nahi izan ez dituen beste alderdi batzuk direla pentsatzendu: “Bake prozesuaren atzerapen interesdun baten aurrean gaude”. Erraztiren aburuz helburua normalizazioa da, eta alderdien mahaiaren eraketa beharrezkoa dela ere esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.