Aresen bidetik, agiriak ezker abertzalea ere ez duela asetzen azpimarratu du Lopezek

2010eko irailaren 6a
13:32
Entzun
Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan hitzegin du aurreneko aldiz Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ETAk atzo iragarritako erabakiaz. Eta atzo Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Gasteiko gobernuarne izenean egindako balorazioaren ildoari eutsi dio.

Lopezek azpimarratu du ETAren erabakia ez dela nahikoa; areago, "haren inguruarentzat" ere ez dela aski: "Haien ingurua ETArekin batera azkenaldian esaten ari zaigunari ere ez dio erantzuten. Ez da haiek espero zuten urratsa ere".

Ildo horretatik, "pilotak" ETAren esku jarraitzen duela nabarmendu du Jaurlaritzako lehendakariak: "pilotak beren teilatuan segitzen du; eurak dira armak behin betiko entregatzeko erabakia hartu behar dutenak". Lopezen erabera, ETAren helburua "demokratak nahastea" da, hurrengo urratsa egitea haiei dagokiela pentsa dezaten.

PSN: "ETAren ingurua bozetan egoteko saioa da"

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak adierazi du ETAren erabakia ez dela nahikoa, eta adierazpena 2011ko udal eta foru hauteskundeekin lotu du. "ETAren ingurua bozetan egoteko saioa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.