Irailaren 8a arte atzeratu du epaileak hiru gazteren aurkako euroagindu eskaera aztertzea, aztertu beharreko hainbat dokumentu itzuli gabe daudelako. Hiru gazteak Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriñe Gojenola dira eta Italian preso dauzkate. Gaur eraman dituzte epailearen aurrera. Gazteok ekainaren 10ean atxilotu zituzten Erroman, agerraldi bat egitekoak zirenean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak haiek atzemateko agindua emana zuen, iaz Segi gazte erakundearen aurka egindako operazioarekin lotuta. Ekaineko atxiloketen ondoren, Italiako epaileak informazio gehiago eskatu zion Espainiako auzitegiari, honek aurrez bidalitakoa ez zitzaiolako nahikoa iruditu. Hala ere, Santesteban, Martinez eta Gojenolak espetxean jarritu behar zutela erabaki zuen.
Italian hainbat elkartasun ekimen egin dituzte gazteen askatasuna aldarrikatuz.
Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriñe Gojenola gazteen aurkako euroagindu eskaera, irailaren 8an aztertuko du Italiako epaitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu