Atzo Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko EAJko parlamentariak zioen PSOEk eta Batasunak elkarrizketa bat izan zutela martxoaren 1eko hauteskundeen ondoren, eta gaur Xabier Arzalluz EAJko EBBko presidente ohiak izenak bota ditu: "Egiguren eta Otegi izan ziren hauteskundeen ondoren hitz egin zutenak". PSE-EEko presidentea da Jesus Egiguren eta Batasuneko bozeramaile ohia Arnaldo Otegi.
Herri Irratian esan du hori Arzalluzek, Berrikerketan saioan. "Nik badakit datu hori". Hark dio Egiguren izan dela "beti gauza hauek eraman dituena, eta ez ditu bazterrean utzi. Tasio Erkiziak eta Rafa Diezek ez dute zertan jakin hartu-emanetan jarri zirela haiek, gauza hauek ez direlako egiten Mahai Nazionalarekin".
EAJko buru izandakoari ez zaio gaizki iruditzen PSE eta Batasunak hitz egitea, eta sozialistek ezker abertzalearekin akordioa lortzeko asmoa duela uste du. PSE-EEk PPrekin Eusko Jaurlaritzara begira hitzarmena lortzen badu, "PPk ahal duen dena egingo du hartu-eman horiek ez izateko".
Balizko Jaurlaritza berri horrek ez diola beldurrik ematen adierazi du Arzalluzek.
Arzalluz: "Egiguren eta Otegi izan ziren hauteskundeen ondoren hitz egin zutenak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu