Asier Imaz Batasuneko mahaikidea Madrilera eraman dute, eta Beasaingo Arrano elkartea zigilatu

2007ko urriaren 16a
16:02
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz Espainiako Poliziak atzo atxilotu zuen Asier Imaz Batasuneko mahaikidea eta Madrilera eraman dute. Familiari goizeko zazpiak eta hamar aldera jakinarazi diote Madrilera bidean zela, baina ez diete argitu epailaren aurrera noiz eramango duten.

Madrilera eraman aurretik Imazen etxea miatzen jardun du bart Espainiako Poliziak Beasainen (Gipuzkoa), lau bat orduz. Haren bikotekideak BERRIA.INFOri agertu dionez, 23:30 inguruan joan da Espainiako Polizia etxera, atxilotua eurekin zutela, eta zoko guztiak arakatzen jardun dute 02:30 inguru arte.

Halaber, Beasaingo Arrano taberna miatu dute lehenago. Atzo iluntzeko bederatziak eta laurden aldera sartu ziren tabernara, atxilotua eurekin zutela. Gainera, Espainiako Poliziaren hiru furgoneta paratu zituzten kalea ixten, eta kide asko egon ziren inguruak zaintzen. Ondoko etxebizitzetako bizilagunei soilik uzten zieten kalean sartzen. Arranoko elkartea prezintatu egin du Poliziak, eta taberna irekita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.