Konponbide prozesua abiatzerakoan mahai gainean jarri ziren oinarri politikoak kolokan jarri izana leporatu dio Askatasunak Espainiako Gobernuari. Zapateroren jarrera “inposizioarena” dela salatu du, eta prozesua “iruzur politiko hutsa” dela. Euskal herritarren "hitza eta erabakia askatasunez" errespetatzeko aldarrikatu du.
Prozesu politikoa arriskuan dagoela esan du gaur Julen Larrinaga Askatasuneko bozeramaileak, Alaitz Bidaurratzagarekin batera Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. Konponbidea lortzeko bidean Espainiako Gobernuak hasieran agindutako “askatasun egoera” eta “esklusio politiko gabeko prozesua” kolokan jarri dituela esan dio Larrinagak Zapaterori.
“Egoera ez-demokratiko honekin behingoz bukatzeko garai politiko berri batean bagaude”, Espainiako estatuaren inposizio politikoarekin bukatzeko exijitu du Askatasunak agerraldian.
Euskal gizartean “ilusioa” sortu eta “prozesua inposizio prozesu” bihurtzea egotzi dio Askatasunak Espainiako Gobernuari, ez duelako euskal herritarren “hitza eta erabakia askatasunez errespetatzen”.
Askatasunak prozesu politikoa inposizio prozesu bihurtzea egotzi dio Zapaterori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu