Askatasunaren, Batasunaren eta Segiren iritzian atxiloketak "sortzen ari diren bake aukerak zapuzteko" helburuarekin egin dituzte

2005eko urtarrilaren 28a
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Askatasunako Anais Funosas, Batasunako Xabi Larralde eta Segiko Amaia Rekarte prentsaurrean azaldu dira, eta "gogor" salatu dituzte hiru atxiloketak. Hiru lagun horiek "Espainiaren errepresioari ihes" egin, eta Lapurdin "militantzia politikoa" jarraitu dutela azpimarratu dute, bizi publikoa eginez eta herri dinamiketan inplikatuz.

Era beran, Frantziak 18/98 sumarioan "esku hartzen" duela eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen alde egiten duela salatu dute.

Beraien ustez, Euskal Herrian "sortzen ari diren bake aukerak" oztopatzeko helburuarekin egin dituzte atxiloketa hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.