Aske geratu da Jone Amezaga

2016ko ekainaren 11
11:13
Entzun 00:00:0000:00:00

09:00ak inguruan atera da errigoitiarra Brievako kartzelatik. Kartzelako atarian zain zituen senide eta lagunak. 14:00 aldera herritarrek harrera egingo diote bere herrian, Errigoitin, txokoan. Arratsaldean, aldiz, Gernika-Lumoko Arranon elkartuko dira, 19:00etan.

2014ko abenduan atxilotu zuen Ertzaintzak Gernika-Lumon. Espainiako Auzitegi Nazionalak urte eta erdira zigortu zuen Amezaga  "terrorismoa goratzea" egotzita. Hori ebazteko froga nagusia pankarta bati eusten zion zeloan topatutako hatz marka bat izan zen. Epaia berretsi ondoren, hamar eguneko epea eman zioten espetxean aurkezteko, baina Ertzaintzak hala eskatuta epe hori kendu zioten.

Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan izan da preso hemezortzi hilabeteotan. Bideoa: Atxiloketaren unea (Busturialdeko Hitza).

[Youtube]https://youtu.be/YXK9RqGry9Y[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.